Paper matxeko figurak

Gure eskolan, handien gelan, paper matxeko figurak egin genituen, paper matxerekin. Lehendabiziko paper matxe egiten hasi ginen eta material hau erabili genuen:

  • Ur beroa

  • Periodikoa

  • Ontzia

  • Kola zuria

  • Klariona

  • Ontzi txikiak

NOLA EGIN PAPER MATXE?

Lehendabiziko, periodikoa zati txikietan hautsi behar da. Ondoren, ura beroa ontzira bota. Gero, ontzira periodikoa bota. 2 edo 3 egun ontzian eduki eta gero, ontzi txikietan periodikozko bola bat bota eta xehatu egin beharra duzu, masa bihurtu arte. Periodiko guztia egin duzunean, ontziari ur guztia kendu eta dena multzo batean utzi. Masarekin koro bat bezala egin eta koroaren erdian, kola zuria bota. Ondoren klariona xehatu eta korora bota. Dena nahastu eta oratu prest dagoenean, erabili egiten ahalko duzu.

 Nik munduko bola eta pertsona bat egin nuen eta material hau eta pauso hauek behar dira hori egiteko.

FIGURAREN MATERIALA

  • Globoa

  • Kola zuria

  • Periodikoa

  • Pintura zuria, berdea, urdina…

  • Alanbrea

  • Zinta itsaskorra

  • Paper matxe

NOLA EGIN FIGURA?

GORPUTZA:

Lehendabiziko, alanbrearekin eskeletoa egin behar da. Gero, burua egiteko periodiko bola bat egin behar da eta alanbrean lepoan sartu, hau zelorekin itsatsiko dugu. Panpinaren gorputza egiteko periodikoarekin tirak egin eta gorputz guztian zinta itsaskorrarekin pegatu behar da. Dena pegatu beharra da, ez da hutsunerik utzi behar. Dena ongi pegatuta dagoenean, pintura zuriarekin dena pintatu. Dena idortua dagoenean, paper matxerekin nahi duzuna egin. Nik titiak, begi bat, sudurra eta ilea egin diot. Kasu lurrera ez botatzea. Gauza hauek egiteko, lehendabiziko bola bat hartu, kola zurian sartu , nahi duzun forma eman eta gorputzean pegatu. Dena ongi dagoenean, sendo eta fuerte, pintatu egin beharra duzu, nik, berdea eta urdina pintatu nuen. Zuek nahi duzuen bezala pintatzen ahal duzue.

MUNDUA:

Lehendabiziko, globo bat hartu eta pixka bat haizatu. Ondoren, periodiko tirak egin eta kola zuriarekin globoan pegatu. Dena bete behar duzu, kontu emanez, ezin dira bultoak egon bertzela gaizki aterako da. Hainbertze kapa eman beharra dira. Bi edo hiru egun egon beharra da geldi eta gogorra eta idortuta dagoenean, paper matxerekin hasten ahal zara. Nik lurra egin nuen. Zuek nahi duzuena egiten ahal duzue. Kasu eman ez botatzea, bertzela gaizki aterako da. Sendo eta fuerte dagoenean pintatzen hasten ahal zara. Nahi duzun bezala pintatzen ahal duzu, nik berdea eta urdina pintatu nuen, mapa mundia bezala.

Horrela egin dut nik paper matxerekin figura hauek espero dut zuei ongi ateratzea. Hemen duzue nire paper matxeko figuren fotoak eta paper matxerena:

paper matxe

 OLYMPUS DIGITAL CAMERAdenak akituta

8 thoughts on “Paper matxeko figurak

  1. Zer irudi politak denak, ea noiz egiten duzuen bat nire egongelan paratzeko!

    Hara zein begi politak dituen sugandilak! Lan handia egin duzue!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.