Martxoaren 10an Begoña Durruty gure eskolara bere ibilbide artistikoa kontatzera eta erakustera etorri zen. Bera marrazkilaria da eta liburu ezberdinetan egindako lanak erakutsi zizkigun.
Berari buruzko informazioa jasotzeko, koxkorrek galdera batzuk egin zizkioten. Begoñak galderak erantzun zituen, eta ondoren, marrazketara pasatu ginen.
Durrutyk, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko eguna duela gutti pasatua zela, egun horrekin lotutako mural batzuk marraztea proposatu zigun, hau da, ikasle bakoitzak emakume ezberdin bat marraztea.
Muralak marraztetik amaitu eta gero, Begoñak mural bakoitzen kanta baten esaldiak idatzi zituen, eta denok kantatu egin genuen.
Azkeniak, gure lanarekin eta artistarekin taldeko argazkia atera genuen.
Amaitzeko, egindako arte lana eskola sarreran jarri genituen.
