Oronozko eskolan, gauza aunitz hondatuak daude, horregatik, auzolan bat egitea erabaki dugu eta eskola guztiak lan egin behar du. Lehenengo egunean inkesta bat prestatu genuen gela bakoitzendako. Josefaren gelakoek, gure laguntzarekin egin zuten inkesta. Eskolari buelta eman genion txikiak gauza aunitz hautsiak daudela konturatzeko. Batzuetan konturatu egiten ziren eta bertzeetan, ez zirenean konturatzen guk pistak ematen genien eta orduan ongi erraten zuten.
Gaizki dauden gauza batzuk hauek dira:
-
Eskola haurreko bi zakarrontziak ez daude.
-
Patioan harri pila bat daude.
-
Patioko kolunpioen azpian pila bat harri daude eta zuloak badira.
-
Frontoiko farolak hautsita daude.
-
Eskola atariko buzoia hautsita dago.
-
Eskola atariko argiak hautsita daude.
Eta askoz gauza gehiago daude gaizki.
Ane, Maider eta Joanes
Ze polite den testu hau!
Arras ongi dago eskolan ingurua zaintzea, segi horrela Oronozko eskola!
Arras ongi iruditu zait auzolana eskolan egitea.
Arras ongi egin duzue, zorionak!
Arras ongi egin duzue. Zorionak!
Arras ongi neska-mutilak!
Ea denon artean eskola zaintzen dugun.
Arras ongi iruditzen zait eskola ingurua zaintzea.
Ikasi behar dugu eskola eta ingurukoa zaintzen.
Segi lana hain ongi egiten.
Primeran dago eskola zaintzea, hautsiak dauden gauzak konpontzea. Zorionak!