Eskolako Auzolana

Oronozko eskolan, gauza aunitz hondatuak daude, horregatik, auzolan bat egitea erabaki dugu eta eskola guztiak lan egin behar du. Lehenengo egunean inkesta bat prestatu genuen gela bakoitzendako. Josefaren gelakoek, gure laguntzarekin egin zuten inkesta. Eskolari buelta eman genion txikiak gauza aunitz hautsiak daudela konturatzeko. Batzuetan konturatu egiten ziren eta bertzeetan, ez zirenean konturatzen guk pistak ematen genien eta orduan ongi erraten zuten.

Gaizki dauden gauza batzuk hauek dira:

  • Eskola haurreko bi zakarrontziak ez daude.

  • Patioan harri pila bat daude.

  • Patioko kolunpioen azpian pila bat harri daude eta zuloak badira.

  • Frontoiko farolak hautsita daude.

  • Eskola atariko buzoia hautsita dago.

  • Eskola atariko argiak hautsita daude.

    Eta askoz gauza gehiago daude gaizki.

 Ane, Maider eta Joanes

9 erantzun “Eskolako Auzolana” bidalketan

  1. Primeran dago eskola zaintzea, hautsiak dauden gauzak konpontzea. Zorionak!

Utzi erantzuna leyre(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.