Gaur, apirilak 12, jolas tailerra egin dugu. Joanes eta Aneri tokatzen zitzaien. Hiru joko zituzten antolatuak baino bi egiteko astia eman die, jolas tailerra jostaldian izan delako. Bi joko horiek “Sorgin marra” eta “Korrika afaltzera” dira. Sorgin marran horrela jostatzen da: Klarionarekin zirkulu bat egiten duzu. Zirkuluan pitipotak edo horrelako zerbait jartzen duzu. Orduan denak buelta bat ematera joaten dira pertsona batek (edo bik) klariona edo harria (edo edozer gauza) pitipot baten azpian jartzen duen bitartean. Ondoren bueta bat ematen ari direnak bueltatzen dira. Denak borobilean dantzan hasten dira kanta hau kantatzen duten bitartean:
ATXI MUTXI ZILARRA
GAN GAN OILARRA
HARRIAK SORGIN MARRAN
AZPIAN IZKILINA.
Kanta akitzerakoan beraien pareko pitipota altxatu eta harria hor badago hori izango da hurrengo txandan harria altxatuko duena.
Korrika afaltzera jokoan ere borobil batean jarri behar dira, baina pitipotik gabe. Orduan pertsona bat bueltaka egongo da kanta hau kantatzen duten bitartean:
MAMIA, MAKARROIAK
MASUSTA TA MAHATSA
GUSTORA NAGO ETA
EZ NOA AFALTZERA
TXISTORRA TXIPIROIAK
TXITXARRO TA TXINBILAK
GOSE NAIZ TA BANOA
KORRIKA AFALTZERA
Kanta bukatzerakoan pertxona hori bi pertsonen tartean jartzen da eta bertze biek korrika hasi behar dira bat alde batera eta bertzea bestera. Buelta osoa lehenbizikoa ailegatzen dena hori izango da hurrengoa bueltaka ibiltzen eta bi pertsonen tartean jartzen.
Hurrengo ortziralean ere jolas tailerra izango dugu.
Handien gelakoak arras arduratsu zabiltzate. Kontu polita da ttikientzak jolasak prestatzearena. Ederki pasatzen ari dira.
Animo txapeldunak!
Aupa hadien gela!!!