Hemen duzue ikasturte honetan egindako errezeta bilduma. GOZATU!
Hilabetea: ekaina 2022
TTIKIEKIN JOLASEAN
Gaur ortzirala jostaldi bat egin behar dugu ttikiekin. Giza Baloretako saioan gidoi bat egin dugu Mateok eta nik. Jokoak taldak eta jokuen txokoak aukeratu ditugu. Bost joku egin behar ditugu: soka- saltoa , goma , tomate ustela , zubiri- zubiri eta arbelean marrazkiak.
ERREBOTERA BISITA
Gaur ortzirala Ixone, Adolfo, Egoi, Elene , Julen eta Mateo Errebotera joan dira. Taxian joan dira . Joko batzuk egitera joan direla esan dute eta baita eskola ezagutzera ere.
ZENIAREN ENTXILADAK
Asteazkenean Zenia etorri zen sukaldaritza tailerra egitera, Entxiladak egitera. Lehenengo Zeniaren semeak , Maximok aurkezpen bat egin zion. Entsiladak egiten hasi zen eta masa bukatu bezain laster babarrunekin , entsaladakin , tomatearekin eta gasnarekin osatzen joan zen. Entxiladak osatzen ari zen bitartean gu probatzen joan ginen eta oso goxoak zeuden.
ESKOLAKO KANPALDIAK
Maiatzaren 26 eta 27an koxkorrak eta txikiak Narbartera kanpaldi bat egitera joan ziren. BKZ aterpetxen lo egin zuten. Tirolinetan eta arboletan ibili ziren.
Handiak berriz Hondarribira joan ginen, hiru egun pasatzera. Lehendabiziko egunean hondartzara joan ginen eta atsaldean Jaizkibeleko mendira txango bat egitera. Azkeneko bi egunetan arrantzara , itsasontzian buelta bat ematera eta mehategia ezagutzera joan ginen. Azkeneko gauean diskoteka egin genuen.