MOTXILA IBILTARIA

Oronozen motxila ibiltaria martxan jarri da. Liburu ibiltariaren bidez, irakurzaletasuna bultzatu nahi da familia giroan. Beraz, ostiralero familia batek motxila ibiltaria eramango du etxera. Motxilaren barruan 5 liburu aurkituko dituzte hizkuntza desberdinetakoak: 1 gaztelaniaz, 3 euskaraz eta beste 1 ingelesez. Liburuekin batera, koaderno txiki bat egongo da, bertan, familia bakoitzak, gehien gustatu zaien liburuaren marrazkia edo esaldi bat jarriko dute.

Jarduera honen bitartez ikasleak, familian, momentu goxo bat pasatzea espero da.

BISITA ANTZERKIRA

Baztango ikasleak goiz dibertigarri bat izan zuten Iruñako antzerki eskolan. Izan ere, azaroaren 8an, asteartea, Baztango ikasleak Iruñeako antzerki eskolara joan ziren antzerki bat ikustera. Antzerkiak, ordu 1 iraun zuen eta entretenigarria izan zen.

Baztango ikasleak gustura aritu ziren Iruñako alde zaharrean eta irrikitan dauden berriz ere antzerkira joateko.