PIJAMAREN EGUNA

Azaroaren 25an Pijamaren Eguna ospatu genuen . Haurren eskubideen nazioarteko eguna da eta bereziki gogoan izaten ditugu familiarik ez dutenak.Besta hau berezia da familiarik ez duten haurren lekuan jartzen garelako.

Lehenbizi, nahi badugu, eskolara pijamarekin etortzeko aukera dugu. Azken bi orduetan landu genuen gaia. Enea eta Maximok aurkezpen bat egin zuten. Ondoren, etxetik ekarritako paperezko txartel batzuk , mezu politakin , soka batean zintzilikatu genituen. Azkenik, denak motxila hartu eta etxera joan ginen.

Ongi pasatu genuen eskerrik asko.

MAXIMO GUTIERREZ CALDERON

EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3an, euskararen eguna izan zen. Guk ,Oronozko Eskolakoek , abenduaren 4ean ospatu genuen. Lehenengo, batzarre bat egin genuen eskola osoak. Ondoren, gela bakoitzak kanta bat kantatu zuen. Ttikiaek Peru kokodriloa eta Nafarroa oinez 2025 kantatu zuten. Koxkorrek ikusi mendizaleak kantatu zuten eta handiek Kantauri itsasoa remix kantatu zuten. Bukatzeko, gela bakotxak bere dantza egin zuen. Oso ongi pasatu genuen.

Egilea: Lander Ugartemendia

TEREREN BISITA

Abenduaren 5ean, Tere gure eskolara etorri zen. Eskola guztia egon ginen, Tereren bisitan. Arretxean bizi da, eta hor Oronozko erraldoia den Manuel bizitu zen, gainera, Baztan gaia landu dugu eta berak gauza pila bat dakizki gure herriari buruz.

Lehenik, Landerrek aurkezpen bat irakurri zion Tereri. Ondoren, prestatu genituen galderak galdetu genizkion . Galdeketa eta gero, berak gure galderei erantzun zien. Artean, Arretxeko argazki baten koadro bat erakutsi zigun. Beranduago, eskolako ikasleak prestatutako opari bat eman genion Tereri. Azkenik, berarekin argazki bat atera genuen.

Mila esker gurera etortzea gatik Tere.

Egilea: Elaia.