Jangela aurreko ortziralean hasi zen. Egunero izaten da 14.00 etatik 15:30etara.
Aurtengo saintzailea Bea da, bazkaldu eta jolastu egiten dute. 15:30etatik 16:30 etara batzuk arratsaldeko saioa egiten dute ortziraletan izan ezik.
Aurten, 2021-2022 ikasturten, sukaldaritza tailerra egingo dugu eskolan. Hauek dira egingo ditugu ekintzak: Mendira joanen gara fruituak biltzera, eskolarako labe bat erosiko dugu sukaldatzeko. Errezetak eginen ditugu. Familiak eskolara gonbidatuko ditugu sukaldatzera. Egun berezietan guk prestatuko dugu janaria. Haziak gordetuko ditugu udaberrian landatzeko. Eta gauza dibertigarri gehiago ere egingo ditugu. Laster izanen duzue berri gehiago.
UDAZKENEKO FRUITUEI BURUZKO BIDEOA EGIN DUGU. GOZATU!
DENEN ARTEAN EGINDAKO ERAKUSKETA:
https://docs.google.com/presentation/d/12sGBiQ-Rm-in-n_a_BGRNy3sSB8dM5COqgy2B2NjUkE/edit#slide=id.p
KOXKORREN GELAKOEK EGINDAKO BROTXETAK ETA IRUDIAK:
https://docs.google.com/presentation/d/1LTzpB6ojTr1NhboelHuUm3T2S_qj6g51GP9V5SuJxbU/edit?usp=sharing
OGIA EGITEN IKASI DUGU
Errezeta andana egiten ari gara ikasturte honetan. 2. hiruhilekoan Erdi Aroa eta Amaiurko konkista landu ditugu eta horrekin lotuz ogia egiten ikasi dugu. Hona hemen irudi batzuk.





GURASOAK SUKALDATZERA ETORRI DIRA:
Nekaneren enpanadak:
Kristinaren erroskilak: https://youtu.be/BvhxR7yaHEo
Manexen pasta:
MARTAREN PATATA TORTILA:
JASONEK EGINDAKO AMATXIREN GAILETAK:
ZENIAREN ENTXILADAK:
KOXKORREK DENDA BAT EGIN DUTE
Koxkorren gelakoek matematikak modu erreal batean lantzeko helburuarekin denda bat sortu dute gelan. Zuek bai artistak!!!!!!!!!!!!



SITES:
In English we have created some sites about different countries, their capital city, their landscapes, the traditional food..
EZTABAIDA SAIOA GAZTELANIAN
Atzo, janari lasterrari buruzko eztabaida bat egin genuen gaztelaniako saioan. Ikusi argazkia!

SCRATCH ETA ZIRKUITO ELEKTRIKOA EGIN DITUGU OSKARREKIN
Apirilean, Oscarrekin Europa gaia landu genuen. 3 Scratch eta zirkuito elektriko bat egin genituen. Scratch programatzen ikasteko programa bat da. Hemen dituzue irudiak:






MAHAIA ETA AULKIAK MONTATU DITUGU.
Handiek eta koxkorrek aulkiak eta mahaia montatu genuen etxe-txokoa berritzeko.

ERREZETA LIBURUA EGIN DUGU:
Atzo koxkorren gelakoek txikiei 2 antzerkitxo egin zizkioten. Lehendabiziko antzerkitxoa Hugo´s unicorn izena zuen eta bigarren antzerkitxoak Blue Jay´s birthday izena zuen.
TXIKIEI AUNITZ GUSTATU ZITZAIEN!!
Lehengo asteko ortziralean, txikiak, koxkorrak eta handiak Bertizera irteera egin genuen, gela bakoitza bere kabuz joan zen. Txikiak Narbarteraino joan ziren, koxkorrak eskolatik Zubialdera joan ziren. Gero Etxezabalara eta azkenik 3. kilometroraino joan ziren. Handiak berriz Suspiro aldera joan ginen.
EGUN POLITA IZAN ZEN!
Aintzineko astean txikien gelakoek loreak lurrean landatu zituzten.

Gaur, apirilaren 23 denez Liburuaren Eguna da. Gure eskolan atzo eta gaur ospatzen ari gara. Atzo, handien gelakoek koxkorrei haien liburu gustukoena aurkeztu zieten eta ondoren, koxkorren gelakoek basurdearen ipuina, txikiei kontatu zieten. Gaur berriz, 5.mailakoek , ingelesean egindako Murasahi Shikiburi buruzko lan bat aurkeztu diete koxkorrei. Ondoren koxkorren gelakoek txikiei, beraiek gazteleraz sortutako bi ipuin antzeztuko dizkiete. Txikiek beraiek ipuin gustukoenarekin argazkiak atera dituzte. Gainera Liburuaren Eguna oinarritzat hartuta eskulanak ere eginen ditugu egunean zehar. Gure eskolako liburutegiko txartelak ere egin ditugu.