LIBURUAREN EGUNA

Gaur, apirilaren 23 denez Liburuaren Eguna da. Gure eskolan atzo eta gaur ospatzen ari gara. Atzo, handien gelakoek koxkorrei haien liburu gustukoena aurkeztu zieten eta ondoren, koxkorren gelakoek basurdearen ipuina, txikiei kontatu zieten. Gaur berriz, 5.mailakoek , ingelesean egindako Murasahi Shikiburi buruzko lan bat aurkeztu diete koxkorrei. Ondoren koxkorren gelakoek txikiei, beraiek gazteleraz sortutako bi ipuin antzeztuko dizkiete. Txikiek beraiek ipuin gustukoenarekin argazkiak atera dituzte. Gainera Liburuaren Eguna oinarritzat hartuta eskulanak ere eginen ditugu egunean zehar. Gure eskolako liburutegiko txartelak ere egin ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.