MARTXOAK 8

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen eta guk ortziralean ospatu genuen. Denak salto gelan batzar bat egiteko elkartu ginen. Ondoren 4 talde eta tailer egin genituen: nire gorputza da abestia kantatu eta dantzatzea, brotxe bat egitea, ipuina entzun eta azazkalak margotzea eta azkenik inguruko emakume esanguratsuekin horma-irudi bat egitea.

ARRAS ONGI PASATU GENUEN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

GORA EMAKUMEAK ETA GORA GU!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Ane eta Uma

ORAKUNDE EGUNA

Atzo , Oronoz-Mugairin, Orakunde eguna izan zen eta herritarrok gustora ospatu genuen.

Lehenengo mezara joan ginen.Taldeak egin ondotik , txistulariekin eskera joan ginen. Eguerdian, Urgainen bazkaldu genuen, arras goxoa zegoen dena. 15:30etan eskolako parkera etorri ginen jolasak egitera. Jokoak hauek izan ziren: aulki-dantza, arraultze lasterketa, filipino/sagar jatea, zinta- hartzea, zartain-dantza, oilar-dantza eta txokolatea jatea.

Oilarrak Maximo, Maddi eta Maialenek harrapatu zituzten.

Arras ongi pasatu genuen!

Joseba, Eider, Elene, Leire, Oier, Julen, Adolfo, Mikel, Eneko eta Egoi

BERTSO SAIOA

Urtarrilak 20, astelehena, bertso saio bat egin zuten 5. eta 6.mailakoek . Eskolako ikasle eta irakasle guztiak gonbidatuta zeudenez, salto gelan egin zuten espazio egokiena zelako. Azken 3 hilabetetan Estitxu Arozenarekin landutakoa plazaratu zuten.

Denok disfrutatu genuen antzezlana.

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3a, Euskararen Eguna da. Egun hau, euskara gure hizkuntza dela gogoratzeko, maitatzeko etb erabiltzen dugu. Garratzitsua da euskaraz solastea.

Eskolan abenduaren 2an ospatu genuen. Arratsaldean batzar bat eginez elkartu ginen. Lehendabizi euskararen inguruan solastu eta ondoren abesti bat abestu genuen. Abestia kantatu eta gero “photcall” bat egin genuen. Handienak desio batzuk idatzi zituzten, eta txikienek banderatxoak egin zituzten etxera eramateko. Akitzeko, kartelak banatu eta herrian zehar itsatsi genituen.

GORA EUSKARA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

IRTEERA

Urriaren 31 an irteera bat egin genuen Oronoz, Gartzain, Arraioz, Ziga eta Arizkungo ikasleok. Lehendabizi, Trapukarietara joan ginen. Bertan, film bat ikusi eta ondoren nola egiten duten lan ikusi genuen. Hortik gutxira Salting-era joan ginen, bazkaldu eta gero denak batera koltxonetetara sartu ginen. Egun polit bat izan zen.

JOATEA GOMENDATZEN DIZUEGU!!!!!