Atzo koxkorren gelakoek txikiei 2 antzerkitxo egin zizkioten. Lehendabiziko antzerkitxoa Hugo´s unicorn izena zuen eta bigarren antzerkitxoak Blue Jay´s birthday izena zuen.
TXIKIEI AUNITZ GUSTATU ZITZAIEN!!
Atzo koxkorren gelakoek txikiei 2 antzerkitxo egin zizkioten. Lehendabiziko antzerkitxoa Hugo´s unicorn izena zuen eta bigarren antzerkitxoak Blue Jay´s birthday izena zuen.
TXIKIEI AUNITZ GUSTATU ZITZAIEN!!
Lehengo asteko ortziralean, txikiak, koxkorrak eta handiak Bertizera irteera egin genuen, gela bakoitza bere kabuz joan zen. Txikiak Narbarteraino joan ziren, koxkorrak eskolatik Zubialdera joan ziren. Gero Etxezabalara eta azkenik 3. kilometroraino joan ziren. Handiak berriz Suspiro aldera joan ginen.
EGUN POLITA IZAN ZEN!
Aintzineko astean txikien gelakoek loreak lurrean landatu zituzten.
Gaur, apirilaren 23 denez Liburuaren Eguna da. Gure eskolan atzo eta gaur ospatzen ari gara. Atzo, handien gelakoek koxkorrei haien liburu gustukoena aurkeztu zieten eta ondoren, koxkorren gelakoek basurdearen ipuina, txikiei kontatu zieten. Gaur berriz, 5.mailakoek , ingelesean egindako Murasahi Shikiburi buruzko lan bat aurkeztu diete koxkorrei. Ondoren koxkorren gelakoek txikiei, beraiek gazteleraz sortutako bi ipuin antzeztuko dizkiete. Txikiek beraiek ipuin gustukoenarekin argazkiak atera dituzte. Gainera Liburuaren Eguna oinarritzat hartuta eskulanak ere eginen ditugu egunean zehar. Gure eskolako liburutegiko txartelak ere egin ditugu.
Proiektua bukatzen ari gara. Handiak aurkezpenak egiten ari gara eta sites bat ere sortu dugu. Honen inguruko gauza guztiak proiektuak atalean ikusgai dituzue. EA GUSTUKO DUZUEN!!
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT atalean gai honen inguruan gure eskolan egindako lanak jarri ditugu. Sartu zaitezte ikustera arras politak dira eta!!