Atzo Leireren urtebetetzea izan zen, maiatzaren 5ean. 11 urte bete zituen. Erlojua, txandala, pulsera, hiru joku, kamiseta bat, galtza bat… oparitu zioten. Zorionak Leire!
Abartzuzan, eskola arras zaharra da. Haiek konpondu nahi dute. Dirua behar dute eta udalari eskatu zioten. Nafarroako Gobernuak baietz esan zuen baina orain dela gutxi, murrizketak izan direlako, Gobernuak ezetz erran zieten… gainera eskolak ez du beharrezko gauzak. Eskolak itaxur asko ditu, gainera arras zaharra dago. Eskolan ez dute jantokirik, umeak bazkaltzeko, gainera ume gehienen gurasoak kanpoan egiten dute lan eta orduan umeek ez dute non jan. Gainera eskola errepidearen ondo ondoan dago eta arriskua dago, norbait kotxe batek arrapatzen badu. Horregatik, eta hainbertze gauza gehiagorengatik eskola berria eman beharra diete!
2013ko otsailaren 14an, ortzeguna, Beñaten urtebetetzea izan zen. 6 urte bete zituen. Beñati proiektore bat raio makuinena, arropa eta kotxe mandoa oparitu zioten. Zorionak Beñat!
Otsailaren 7an Orakunde izango da. Goizeko 10:30etan meza izanen da eta gero eskean joanen gara. Eskea Xubialdetik Urgainera eta ondoren, Pierresenera joaten gara. Handien gelakoak etxeetatik dirua eskatzen joango dira. jasotzen den diruarekin jokuetako materiala, txokolatada, humeen bazkaria eta txistulariak ordaintzeko izanen da. Gero, Pierresenean bazkaria izanen da. 3 etan , jokuak izanen dira baita handientzat eta ttientzat, hauek dira: aulki dantza, zinta, sagarrak-gailetak, arrautzak, oilarra. Txokolatadarekin festa akituko da.