ABARTZUZAKO ESKOLA BERRIA

Abartzuzan, eskola arras zaharra da. Haiek konpondu nahi dute. Dirua behar dute eta udalari eskatu zioten. Nafarroako Gobernuak baietz esan zuen baina orain dela gutxi, murrizketak izan direlako, Gobernuak ezetz erran zieten… gainera eskolak ez du beharrezko gauzak. Eskolak itaxur asko ditu, gainera arras zaharra dago. Eskolan ez dute jantokirik, umeak bazkaltzeko, gainera ume gehienen gurasoak kanpoan egiten dute lan eta orduan umeek ez dute non jan. Gainera eskola errepidearen ondo ondoan dago eta arriskua dago, norbait kotxe batek arrapatzen badu. Horregatik, eta hainbertze gauza gehiagorengatik eskola berria eman beharra diete!

Nahi baduzue bideoa ikusi hemen klikatu.

URDAZUBI-ZUGARRAMURDI ETA BAZTANGO HERRIETAKO ELKARRETARATZEAK

Azaroan, murrizketaren kontrako elkarretaratzean izan ziren Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietan. Murrizketa aunitz egin dute, adibidez: eskolako materialarendako diru Oronozko Elkarretaratzeagutxiago eman dute, kanpaldiendako dirurik ez,maisu maistra aunitz bota dituzte…

Lehenengo elkarretaratzea Gartzainen izan zen, hurrengoa Iruritan, gero Oronozen eta hurrengoa Zigan. Oraindik herri batzuk falta dira. Elkarretaratzeak ostegunero izanen dira.

Maider, Joanes eta Ane