Guk ere putz egingo dugu

 Xabiren gelakoek eskola guziari putz egitea eskatu zioten bideo bat egiteko. Putz egitea Bernart Etxepare eskolaren bestara jende gehiago joateko eta euskarari laguntzeko da. Eskolak bertze aunitz ikastolei eta eskolei putz egitea eskatu die baita ere, aunitz famatuei, kirolarieri etab. Xabik bideoa egin du banan banaka baina bideoan, dena arras agudo pasatzen da. Eskola guztia agertzen da ikasleak eta irakasleak.

Usteltxo Konpostagailua

Orain dela gutti usteltxo konpostagailua paratu genuen. Usteltxora fruten azalak botatzen dira eta usteltzen dira, gero baratzera botatzeko ongarri moduan. Bi egunetan eskolatik eramaten dugu, fruta gosaltzen dugulako. Ortziraletan Modestoren gelakoak eta astelehenetan guk eramaten dugu. Nik (Txomin) Altxun etxean ere konpostagailu bat dut, handiagoa da eta beteagoa dago. Plastikoa eta kartoia…ezin da bota txarra delako. Konpostagailuaren tapa beti etxia egon beharra da.Bi astetan behin burdin batekin nahasi behar da.OLYMPUS DIGITAL CAMERA