PAKEA BIZKAIA

Bilboko itsasontzi bat Pakea Bizkaia izenekoa Antartikara joateko asmoa du. Oronozko eskolakoek, 5 eta 6 urtekoek beraien gelako paretan Pakea Bizkaiaren ibilbidea eta non dagoen jakiteko mapa bat egin zuten. Gainera, toki bakoitzeko animaliak marraztu eta itsasontzia ere egin dute, mapan itsatsi dituzte.

5 eta 6 urtekoek egindako mapaPakea Bizkaiaren ibilbidea: Bilbotik atera zen Kanariar uharteetara, Caboverdera, Brasilera, Argentina eta azkenik Antartikara. Orain Brasilera ailegatzen ari da.

5 eta 6 urtekoek Olentzerorendako Antartikari buruz ipuin bat egiten ari dira. Xabi, izeneko mutiko bat telebistako kamararekin joango da barkora eta hori aprobetxatuz marrazkiak eta eskutitzak emango dizkiete.

Ikusi nahi baduzue informazio gehiago www.pakeabizkaia.com orrialdean izanen duzue.

Leyre eta Itsasne

URDAZUBI-ZUGARRAMURDI ETA BAZTANGO HERRIETAKO ELKARRETARATZEAK

Azaroan, murrizketaren kontrako elkarretaratzean izan ziren Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietan. Murrizketa aunitz egin dute, adibidez: eskolako materialarendako diru Oronozko Elkarretaratzeagutxiago eman dute, kanpaldiendako dirurik ez,maisu maistra aunitz bota dituzte…

Lehenengo elkarretaratzea Gartzainen izan zen, hurrengoa Iruritan, gero Oronozen eta hurrengoa Zigan. Oraindik herri batzuk falta dira. Elkarretaratzeak ostegunero izanen dira.

Maider, Joanes eta Ane

Eskolako Auzolana

Oronozko eskolan, gauza aunitz hondatuak daude, horregatik, auzolan bat egitea erabaki dugu eta eskola guztiak lan egin behar du. Lehenengo egunean inkesta bat prestatu genuen gela bakoitzendako. Josefaren gelakoek, gure laguntzarekin egin zuten inkesta. Eskolari buelta eman genion txikiak gauza aunitz hautsiak daudela konturatzeko. Batzuetan konturatu egiten ziren eta bertzeetan, ez zirenean konturatzen guk pistak ematen genien eta orduan ongi erraten zuten.

Gaizki dauden gauza batzuk hauek dira:

  • Eskola haurreko bi zakarrontziak ez daude.

  • Patioan harri pila bat daude.

  • Patioko kolunpioen azpian pila bat harri daude eta zuloak badira.

  • Frontoiko farolak hautsita daude.

  • Eskola atariko buzoia hautsita dago.

  • Eskola atariko argiak hautsita daude.

    Eta askoz gauza gehiago daude gaizki.

 Ane, Maider eta Joanes

Eskolan ipuingintza

Guk, handien gelakoek ttikiei eta koxkorrei ipuinak irakurriko dizkiegu. Ortziralero arratsaldeko azkeneko hogei minutuetan eginen dugu.

Lehenengo, zozketa egin genuen bakoitzari zer ttiki edo koxkor tokatuko zitzaigun jakiteko. Baina ez zaigu beti haur berdinak tokatuko. Gero, bakoitzari irakurtzeko ipuin bat aukeratu genuen. Liburuak etxetik ekarri genituen. Eskolan libre zeuden gelak erabili genituen eta bakoitzak bere txokoa bilatu zuen ttikiei ipuina irakurtzeko. Azkenik, ipuinak irakurri eta marrazkiekin jostatu genuen, denbora akitu arte. Horrela kurtso osoko ortziral guztietan eginen dugu.

Leyre eta Itsasne

Izarne irakurtzen

Itsasne irakurtzen

Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta

2012ko Irailaren 30ean, Erratzun, Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta ospatu zen.


DamakHamarretan Erratzuko damek (inauterietako personaiak) bestari hasiera eman zioten. Plazara joan ginen. Plazan, damek zanbonbak jo zituzten eta gero jendea bi taldetan banatu zen. Haur txikiak, eta haur haundiak. Haur txikiak, Gorostapolora joan ziren Pirritx eta Porrotx ikustera. Haundiek ginkana egin zuten. Ginkana, ibilbidea eta probak ziren. Probak, Baztani buruzko galderak ziren. Galdera bat egiterakoan ongi erantzunez gero, pista bat ematen zizuten eta letra bat harrapatu behar zenuen. Gero, Gorostapolora joan ginen. Han txikiak Pirritx eta Porrotx ikusten zeuden. Jateko, gailetak eta kafea zegoen. Pirritx eta Porrotx akitu eta gero, Fanfarronak taldea jotzen hasi zen. Talde horretan 
gure eskolako zuzendariak, Xabik, klarinetea jo zuen. Ordu bietan frontoira bazkaltzera joan ginen. BazkariaBazkaltzeko, bortz eurotan taloa, edaria eta postrea zegoen. Bazkaldu ondoren, BKZtakoek, tirolina paratu zuten. Atsaldean, Frantxiskorekin dantzaldia izan zen. Aurpegia pintatzeko aukera izan zen. Txupatxusak banatu zituzten. Denak etxera joan ziren eta besta akitu zen.

Ane, Maider eta Joanes