EUSKARAZ BIZI NAHI DUT atalean gai honen inguruan gure eskolan egindako lanak jarri ditugu. Sartu zaitezte ikustera arras politak dira eta!!
Kategoria: General
Martxoak 8
Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Hainbat jarduera berezi egin genituen:
-Liburutegiko liburuei gometsa morea jarri genien, beti ere egilea edo ilustratzailea emakumea bazen edota ipuineko protagonista emakumea baldin bazen. (ikasle guztiek)
-Anek Giza Baloreetan egindako lan bat aurkeztu zuen.
-“I´m a girl” dantza dantzatu zuten handiek.
-Eskulanak egin zituzten txikiek.
-Jarduera bereziak egin zituzten txikiek, koxkorrek eta handiek: Kartelak…
Egun berezia izan zen. GORA EMAKUMEAK!!
Ipuin kontalaria
Otsailaren 25ean(ortzeguna), Izaskun Gutiérrez egilea eta Juan Angel Perotxena ilustratzailea, Oronozko eskolara etorri ziren. Txikien gelakoei ipuin bat kontatzera etorri ziren, ipuinaren izena Erraldoiaren istorioa da. Arras polita izan zen, eskerrik asko Izaskun eta Juan Angeleri istorioa kontatzeagatik.
ORAKUNDE BEREZIA ESKOLAN
Kantagintza proiektua
Gure eskolan, handien gelakoak, koxkorren gelakoak eta txikien gelakoak Euskal Herriko kantariak lantzen hari gara, eta baita Euskal Herriko taldeak ere. Adibidez: Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Haizea taldea eta abar… English-en berriz atzerriko kantariak lantzen hasiko gara. Gu arras gustora gaude Euskal Kantagintza proiektua lantzearekin, aunitz ikasten delako eta arras polita delako.
Hona hemen landutako abesti bat:
GABONETAKO AGURRA
Gabonak ate joka ditugu. Hona hemen gure ikasleen agurra!!! ONGI PASA OPORRETAN!!!!!!
Batzarreko bideoa
Batzarreko bideoa ikusi nahi, egin klik estekan.
https://drive.google.com/file/d/1e7Sn4QEpKVQSOiW9wJhQ66uX6_8E5soo/view?usp=sharing
Eskolako batzarrea
2020ko azaroaren 6an batzarra egin genuen eskolan. Ikasle guztiak elkartu ginen. Eskolako patiora atera ginen eta 3 taldeko borobila osatu genuen Covid 19arengatik. Eskolako haundiek talde batean jarri ziren, koxkorrak bertze talde batean eta txikienak bertze talde batean eta horrela borobil handi bat osatu genuen. Denak elkartu ginen arau berriak jartzeko. Ondoren eskolara sartu ginen batzarrari buruzko ariketa batzuk egiteko. Gaur, berriz denak elkartu behar gara batzarrea egiteko. Lehengo astean ez genuen bukatu eta euskaraldiari buruzko kartelak ere eginen ditugu.
ORONOZKO ESKOLA KONFINAMENDUAN
Gu ere etxean gelditu gara baina hala ere elkarrengandik hurbil gaude. Putz egin diezaiogun haize-errotari eta gure energia on guztia bidali batak bertzeari!
Aupa gu!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
LIBURUAREN EGUNA
Bihar, apirilak 23 Liburuaren Eguna ospatuko dugu. Baztango bi ipuin kontalarik opari polit bat egin digute. Mila esker eta gozatu dezagun egunaz!
AMELI ETA XIRRIKITUEN JOSTUNA:
https://www.youtube.com/watch?v=QKmvwSHi4as
https://www.youtube.com/watch?v=OD44NYHh6WM
https://www.youtube.com/watch?v=ggWA2bVUT48
FERNANDO ANBUSTEGI-SUPER LAGUNA:
BAZTANGO IPUINAK( XORROXIN IRRATIA ETA DINDAIA FUNDAZIOA
https://www.youtube.com/watch?v=6tdBpS_r8qQ&list=PLCA6MVwrFT6PtQb-37VzygMP6mVkH16RO