KORRIKA

Euskal Herrian zehar egiten den martxa da. Korrika AEK-K antolatzen du. Bi urtez behin egiten da eta bi aste inguru irauten du. Urtero ibilbidea aldatzen da. Gutxi gorabehera 2.300 km egiten ditu. Ateratzen denetik bukatu arte lekukoa eskuz esku eramaten da lekukoa gelditu gabe. Aurtengoa 20. korrika izango da. Otxandion hasiko da eta Iruñean bukatuko da.Oronozetik astelehenean pastuko da, arratxaldeko zortzietan, lekukoa Askapen hartuko dugu. Eskolan petoa egin dugu korrikarako.

ANTZERKIA!!!!!

Aurreko ortziralean, salto gelan antzerki bat eta aurkezpen bat izan genituen. Josefaren gelakoek ” run run run ” antzerkia eta abestia eskaini zizkiguten eta Xabiren gelakoek  berriz aurkezpen bat , guztia ingelesez.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

ORAKUNDE !!!!!

Otsailaren 23an , Orakunde izan zen. Goizean eskera joan ginen. Eskea eta gero Pierresenera bazkaltzera joan ginen. 15 : 30 etan jokoak egin genituen. Hauek izan ziren: aulki dantza, sagarra jatea, zinta txapelketa, arroltze txapelketa eta oilarra harrapatzea edo oilar dantza . Bukatzeko txokolatada izan genuen. ARRAS ONGI PASATU GENUEN!!!

Julen
Alex
Amaia
Xabier

 

JOSTAILUAK

Asteartean bi emakume etorri ziren jostailuei buruz solastera. Hau esan ziguten; bakoitzak nahi duena erosi dezakeela.  Ez dira jostailu batzuk neskenak eta besteak mutikuenak, baizik eta guztiak denenak . Ondoren aldizkarietatik, mutikoen buruak nesken gorputzetan itsatsi genituen, baita alderantziz ere. Hori izan zen guztia , ARRAS ONGI PASATU GENUEN !!!!