iñauteriak

Eskolan, iñauteriak urtarrilaren 17an ospatu genuen. Denak mozorratuak etorri ginen. Gero kalejira izan zen. Maider, Ane, Guru, eta Joanesek akordeoia jo zuten. Xabi maisuak klarinetea jo zuen. Ixiar eta Izaskunek gaita. Miren eta Pilik pandereta eta Txomin eta nik (Miren) txundak. Gero elkartean txokolatada izan zen, ondotik Guruk akordeoia jo zuen eta gurasoek, haundiek eta ttikiek dantzatu genuen. Gero gazteak herritik barna joan ziren. ihauteak2014

Bestak

Udan bestak izan ziren. Lehenbiziko egunean txupinazoa eta haurren eguna izan zen, frontoian bazkaria izan zen eta gero, puzgarriak izan ziren.

Gero ginkana egin genuen eta ondotik bokadilloak eman ziguten. Ondoren kabezudoak atera ziren eta geroxeago plazan musika izan zen.

LIZTOR ASIATIKOA

Liztor Asiatikoa Asiatik etorri zen. Handik etortzen zen itsasontzi batean liztor asaiatikoa sartu eta Baionara etorri zen. Liztor hori erregina zen eta liztor gehiago sortu ziren. Arazoa da hemengo erleak jaten dutela eta pozoina dute eta zizta egiten badu eta alerjia daduzu hil egiten ahal zara.

Liztor Asiatikoa horrelakoa da:vespa-velutina

 Tranpa nola egin:

 Materiala:

– Plastikozko boteia handia

– Axturrak

– Soka

-Zulagailua

-Edaria

Nola egin:

 -Lehenbizi aixturrekin boteia moztu 3 zatitan

  • Boteilaren punta buruz beiti jarri.

  • Erdiko puxka erditik moztu.

  • Puxka guzietan zulagailuarekin alde bakoitzean zulo bat egin

  • Puxka guziak sokarekin lotu soka zuloetatik pasatuz.

  • Azkenik edariak tranpan sartu dena nahasiz.

 Tranpa hau arboletan jartzen da. Horrela gelditzen da :

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

NEREARI LAGUNTZA

Nerea sortu zen 2011ko abuztuaren 21ean. Orain, 17 hilabete baditu baina atzerapen handia bazuelako 6 hilabete dituela iruditzen du. Baita ere 7. kromosoman arazo bat du eta ez dakite zer arazo den eta ez dakite egun batean jakingo duten. Haurdunaldia ongi joan zen 33. asteraino, jakin zutela ez zela handitzen gehiago orduan inbestigazioa hasi ziren. 39. astean erditzea behartu zioten. ¨Nerea 2,610kilokin sortu zen. Nola ez dakien irensten tripan zulo bat du eta hor bonba bat bezala du. Hortik, janaria sartzen diote. Ahotik jaten badu itotzen da baina ez da hiltzen eta morea, azula… jartzen da. Nereari laguntzen ari gara horretarako Oronozeko eskolara plastikozko tapoiak ekarri behar dira. Orduan faborez ekarri ahal dituzuen tapoi guztiak Nereari laguntzeko. Informazio gehiago nahi baduzue sar zaitezte www.ayudamosanerea.org

nerea

Aurtengo Korrika

descarga

Aurtengo Korrika Ondarroan hasi eta Baionan akituko da. Baztango maestroek Korrikan 2 km erosi dituzte. Kilometro bat Zubialdetik Askapeko kruzeraino eta beste kilometro bat Iruritatik Eugiko bideraino. Korrika Oronozetik martxoak 17an pasatuko da goizeko 8etan. Animatu etortzen!

Hau da Korrikako kanta!

Aurten, Korrika tokatzen da, badakizuen bezala 2 urtetan behin egiten da. Aurtengo kanta Esne Beltzak egin du. Bagoaz! Izena du. Hemen dago kantaren letra.

BAGOAZ!

Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri.
Bagoaz Korrika…
elkar entzunaz elkar ulertzera,
bagoaz Korrika…
Euskara eman eta elkar bizitzera.

Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru,
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiago maita dezakegu.
Bagoaz Korrika…
ikastera eta erakustera,
bagoaz Korrika…

BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!

Maule, Donibane Garazi, Baiona,
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.
Herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea.
Bagoaz Korrika…
euskara elkarri ematera,
bagoaz Korrika…

Nahi baduzue informazio gehiago sar zaitez Korrikako web orrialdean: http://www.korrika.org

Olio bilketa

OlibatxoEskolan olio bilketa eginen dugu. Ekograsek olio zaharra biltzen du eta ondoren, berziklatzen da. Olio hori biodieselendako izanen da. Oronozko eskolara orain ekograseko kontenedore bat ekarri digute, espero dugu denek olio zaharra eskolara ekartzea. Horrela ingurumena zaintzen dugu. Kontenedorea betetzekin ekograsekoek olioa bilduko dute. Baita ere, Pirritx eta Porrotxekoek kartelak eman dizkigute eta txikiendako pintatzeko marrazki batzuk oparitu dizkigute. Pirritx eta Porrotxeko ekograseko kontenedoreak Olibatxo izena du eta eskolako atarian paratu dute.  

Oronoz-Mugairiko inauteriak

Oronozko inauteak urtarrilaren 24, 25 eta 26an izan ziren, ortzeguna ortzirala eta larunbata. Ortzegunean gazteak baserrietara joan ziren eta ortziralean arratsaldean eskolako guztiak eskolara mozorrotuak joan ginen eta ondoren, Xabik gure zuzendariak , klarinetea jo zuen, Ane, Joanes, Izaskun eta Maiderrek akordeoia jo zuten, eta Txomin eta Mirenek tanborra jo zuten. Herri guztiari buelta ematekin sozietatera txokolatada eta gailetak jatera joan ginen. Gazteak ere mozorrotuak egoten dira. Larunbata goizean, gazteak Pierresenean gosaldu egin zuten eta Izarne, Txomin, Joanes, Xanti, Miren eta nik gure amatxiren etxean egon ginen, mozorrotuak. Gazteak gure amatxiren etxera joan ziren pastak eta ardoa edatera eta jatera. Gero, Ongi Etorrira joan ziren eta gu ere joan ginen. Horrela akitu egiten dira Oronoz-Mugairiko inauteak.