2013ko irailaren 5ean ikasturte berria hasi zen. Bost ikasle berri hasi ziren Eider, Joseba, Mikel, Eneko eta Oiher. Eta hiru ikasle joan dira Lekarozeko institutura Ane,Maider eta Joanes. Bi irakasle berri etorri dira, Mikel eta Lurdes. Mikel handien gelakoen maisua eta G. Hren maisua da, Lurdes Ingeleseko maistra da. Gelak horrela antolatuta daude:3-4 urtekoan Josefarekin daude, 5-6 urtekoak Xabirekin daude, 2.eta 3. mailak Modestorekin daude. 4., 5. eta 6. mailakoak Mikelekin daude.
Kategoria: Orokorra
2016-2017 Ikasturtean zazpi ikasle joan zaizkigu eta bakarra hasi.
Guk ere putz egingo dugu
Xabiren gelakoek eskola guziari putz egitea eskatu zioten bideo bat egiteko. Putz egitea Bernart Etxepare eskolaren bestara jende gehiago joateko eta euskarari laguntzeko da. Eskolak bertze aunitz ikastolei eta eskolei putz egitea eskatu die baita ere, aunitz famatuei, kirolarieri etab. Xabik bideoa egin du banan banaka baina bideoan, dena arras agudo pasatzen da. Eskola guztia agertzen da ikasleak eta irakasleak.
NEREARI LAGUNTZA
Nerea sortu zen 2011ko abuztuaren 21ean. Orain, 17 hilabete baditu baina atzerapen handia bazuelako 6 hilabete dituela iruditzen du. Baita ere 7. kromosoman arazo bat du eta ez dakite zer arazo den eta ez dakite egun batean jakingo duten. Haurdunaldia ongi joan zen 33. asteraino, jakin zutela ez zela handitzen gehiago orduan inbestigazioa hasi ziren. 39. astean erditzea behartu zioten. ¨Nerea 2,610kilokin sortu zen. Nola ez dakien irensten tripan zulo bat du eta hor bonba bat bezala du. Hortik, janaria sartzen diote. Ahotik jaten badu itotzen da baina ez da hiltzen eta morea, azula… jartzen da. Nereari laguntzen ari gara horretarako Oronozeko eskolara plastikozko tapoiak ekarri behar dira. Orduan faborez ekarri ahal dituzuen tapoi guztiak Nereari laguntzeko. Informazio gehiago nahi baduzue sar zaitezte www.ayudamosanerea.org
Aurtengo Korrika
Aurtengo Korrika Ondarroan hasi eta Baionan akituko da. Baztango maestroek Korrikan 2 km erosi dituzte. Kilometro bat Zubialdetik Askapeko kruzeraino eta beste kilometro bat Iruritatik Eugiko bideraino. Korrika Oronozetik martxoak 17an pasatuko da goizeko 8etan. Animatu etortzen!
Hau da Korrikako kanta!
Aurten, Korrika tokatzen da, badakizuen bezala 2 urtetan behin egiten da. Aurtengo kanta Esne Beltzak egin du. Bagoaz! Izena du. Hemen dago kantaren letra.
BAGOAZ!
Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri.
Bagoaz Korrika…
elkar entzunaz elkar ulertzera,
bagoaz Korrika…
Euskara eman eta elkar bizitzera.
Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru,
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiago maita dezakegu.
Bagoaz Korrika…
ikastera eta erakustera,
bagoaz Korrika…
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!
Maule, Donibane Garazi, Baiona,
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.
Herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea.
Bagoaz Korrika…
euskara elkarri ematera,
bagoaz Korrika…
Nahi baduzue informazio gehiago sar zaitez Korrikako web orrialdean: http://www.korrika.org
Paper matxeko figurak
Gure eskolan, handien gelan, paper matxeko figurak egin genituen, paper matxerekin. Lehendabiziko paper matxe egiten hasi ginen eta material hau erabili genuen:
-
Ur beroa
-
Periodikoa
-
Ontzia
-
Kola zuria
-
Klariona
-
Ontzi txikiak
NOLA EGIN PAPER MATXE?
Lehendabiziko, periodikoa zati txikietan hautsi behar da. Ondoren, ura beroa ontzira bota. Gero, ontzira periodikoa bota. 2 edo 3 egun ontzian eduki eta gero, ontzi txikietan periodikozko bola bat bota eta xehatu egin beharra duzu, masa bihurtu arte. Periodiko guztia egin duzunean, ontziari ur guztia kendu eta dena multzo batean utzi. Masarekin koro bat bezala egin eta koroaren erdian, kola zuria bota. Ondoren klariona xehatu eta korora bota. Dena nahastu eta oratu prest dagoenean, erabili egiten ahalko duzu.
Nik munduko bola eta pertsona bat egin nuen eta material hau eta pauso hauek behar dira hori egiteko.
FIGURAREN MATERIALA
-
Globoa
-
Kola zuria
-
Periodikoa
-
Pintura zuria, berdea, urdina…
-
Alanbrea
-
Zinta itsaskorra
-
Paper matxe
NOLA EGIN FIGURA?
GORPUTZA:
Lehendabiziko, alanbrearekin eskeletoa egin behar da. Gero, burua egiteko periodiko bola bat egin behar da eta alanbrean lepoan sartu, hau zelorekin itsatsiko dugu. Panpinaren gorputza egiteko periodikoarekin tirak egin eta gorputz guztian zinta itsaskorrarekin pegatu behar da. Dena pegatu beharra da, ez da hutsunerik utzi behar. Dena ongi pegatuta dagoenean, pintura zuriarekin dena pintatu. Dena idortua dagoenean, paper matxerekin nahi duzuna egin. Nik titiak, begi bat, sudurra eta ilea egin diot. Kasu lurrera ez botatzea. Gauza hauek egiteko, lehendabiziko bola bat hartu, kola zurian sartu , nahi duzun forma eman eta gorputzean pegatu. Dena ongi dagoenean, sendo eta fuerte, pintatu egin beharra duzu, nik, berdea eta urdina pintatu nuen. Zuek nahi duzuen bezala pintatzen ahal duzue.
MUNDUA:
Lehendabiziko, globo bat hartu eta pixka bat haizatu. Ondoren, periodiko tirak egin eta kola zuriarekin globoan pegatu. Dena bete behar duzu, kontu emanez, ezin dira bultoak egon bertzela gaizki aterako da. Hainbertze kapa eman beharra dira. Bi edo hiru egun egon beharra da geldi eta gogorra eta idortuta dagoenean, paper matxerekin hasten ahal zara. Nik lurra egin nuen. Zuek nahi duzuena egiten ahal duzue. Kasu eman ez botatzea, bertzela gaizki aterako da. Sendo eta fuerte dagoenean pintatzen hasten ahal zara. Nahi duzun bezala pintatzen ahal duzu, nik berdea eta urdina pintatu nuen, mapa mundia bezala.
Horrela egin dut nik paper matxerekin figura hauek espero dut zuei ongi ateratzea. Hemen duzue nire paper matxeko figuren fotoak eta paper matxerena:
URDAZUBI-ZUGARRAMURDI ETA BAZTANGO HERRIETAKO ELKARRETARATZEAK
Azaroan, murrizketaren kontrako elkarretaratzean izan ziren Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietan. Murrizketa aunitz egin dute, adibidez: eskolako materialarendako diru gutxiago eman dute, kanpaldiendako dirurik ez,maisu maistra aunitz bota dituzte…
Lehenengo elkarretaratzea Gartzainen izan zen, hurrengoa Iruritan, gero Oronozen eta hurrengoa Zigan. Oraindik herri batzuk falta dira. Elkarretaratzeak ostegunero izanen dira.
Maider, Joanes eta Ane
Eskolara bueltan
Kaixo denoi, gu Oronozko Eskolakoak gara. Guk blog bat sortzea erabaki dugu eta idatzi honen bidez aurkeztuko gara. Blog honetan urtebetetzeak, ipuinak, bideo interesgarriak, berriak, grabaketak… sartuko ditugu.
Udan arras ongi pasatu dugu, bestak izan dira, oporretara joan gara, pistinan egon gara eta orain eskolara itzuli gara. Eskolan maistra berria dugu, Tania izenekoa, berak ingelesa emango digu ikasturte honetan. Aurten lau lagun joan dira Lekarozko istitutora, Naroa, Paula, Oscar eta Xabier, eta sei lagun etorriko dira, Olaia, Naroa, Xabat, Aimar, Uxue eta Ane.
Gure eskolan lau ikastalde daude, ikastalde bakoizak lan desberdinak egingo dituzte blogan. Josfaren ikastaldean lehenengo eta bigarren haur hezkuntzakoak daude, Xabiren ikastaldean hirugarren haur hezkuntzakoak eta lehenengo mailakoak daude, Modestoren ikastaldean bigarren eta hirugarren mailakoak daude eta gure gelan laugarren, bostgarren eta seigarren mailakoak gaude. Espero dugu bloga gustatzea.