Orakunde

orakundeOronoz

Otsailaren 27an orakunde ospatuko da. Goizeko 11etan eskea izaten da, bi talde egingo ditugu eta bakoitzak herri zati batean dirua bilduko du. Etxeetan kanta hau kantatzen dugu:

Egun ttunttun
bihar ttunttun
etzi ere ttunttuna
etxe hontan
arnoa bada
nik ez dakit zenbana
zenbana den
jakiteko
eman ttanttatto bana
bizar egiteko
xinger puxka bat
harekin jateko
ogi tarteko bat
aingeruak gara
zerutik heldu gara
boltsa badugu
dirurikan ez
urtetx urtetx
urtetxa nahi dugu
dirurik ez dugu
Aqui somos cuatro
cantaremos dos
una limosnita
por el amor de dios
14:00etan Pierresenean bazkaria izanen da.
15:00etan eskolara jokoak egitera joanen gara baina, euria egiten badu frontonera.

 

Jokoak hauek izanen dira:

Aulki dantza
Sagarrak zintzilik
Arraultz karrera
Zintak
Oilar dantza

iñauteriak

Eskolan, iñauteriak urtarrilaren 17an ospatu genuen. Denak mozorratuak etorri ginen. Gero kalejira izan zen. Maider, Ane, Guru, eta Joanesek akordeoia jo zuten. Xabi maisuak klarinetea jo zuen. Ixiar eta Izaskunek gaita. Miren eta Pilik pandereta eta Txomin eta nik (Miren) txundak. Gero elkartean txokolatada izan zen, ondotik Guruk akordeoia jo zuen eta gurasoek, haundiek eta ttikiek dantzatu genuen. Gero gazteak herritik barna joan ziren. ihauteak2014

Feriak

Feriak urriaren 25 eta 26an izan ziren eta ortziralean hasi ziren. Ortziralean aunitz jende joan zen. Goizean azienda ikusteko aukera izan zen eta arratsaldean pilota partiduak. Partiduak ikustera Xabi, Miren, Unai Urrutia eta ni joan ginen. Lehenengo partiduan Xala Elezkanoren kontra aritu zen eta bigarren partiduan Irujo – Pascual Jaunarena – Zabaletaren kontra. Gu partiduak akitzerakoan muñekerak hartzera joan ginen baina nik eta Mirenek ez genuen hartu baina Unaiek bai.

pelota_23066_11

Bestak

Udan bestak izan ziren. Lehenbiziko egunean txupinazoa eta haurren eguna izan zen, frontoian bazkaria izan zen eta gero, puzgarriak izan ziren.

Gero ginkana egin genuen eta ondotik bokadilloak eman ziguten. Ondoren kabezudoak atera ziren eta geroxeago plazan musika izan zen.

Korrika txikia

Aurten Oronozko eskolan, korrika ttikia egin behar dugu, korrika handia igandean pasatzen delako. Ortzirala, 15ean izanen da. Ibilbidea hau izanen da:

Eskolatik, frontoiko bidetik, suhiltzailetara, handien gelak lekukoa eramango du, Txomin eta Izarnek. Suhiltzaileetan Itsasne eta Mireneri pasatuko diote. Pierreseneraino joango dira, eta han, Modestoren gelakoak hartuko dute kilometroa, Asierrek. Handik elizara joango dira eta Xabiren gelari pasatuko diote, Uxue eta Aroari. Elizatik, plazara joango dira eta plazan, Josefaren gelakoei pasatuko diote, Maddi eta Alexeri pasatuko diote. Plazatik eskolara joango dira eta han akituko da korrika ttikia.korrikattikia2

Maider eta Ane