ORAKUNDE EGUNA

Atzo , Oronoz-Mugairin, Orakunde eguna izan zen eta herritarrok gustora ospatu genuen.

Lehenengo mezara joan ginen.Taldeak egin ondotik , txistulariekin eskera joan ginen. Eguerdian, Urgainen bazkaldu genuen, arras goxoa zegoen dena. 15:30etan eskolako parkera etorri ginen jolasak egitera. Jokoak hauek izan ziren: aulki-dantza, arraultze lasterketa, filipino/sagar jatea, zinta- hartzea, zartain-dantza, oilar-dantza eta txokolatea jatea.

Oilarrak Maximo, Maddi eta Maialenek harrapatu zituzten.

Arras ongi pasatu genuen!

Joseba, Eider, Elene, Leire, Oier, Julen, Adolfo, Mikel, Eneko eta Egoi

BERTSO SAIOA

Urtarrilak 20, astelehena, bertso saio bat egin zuten 5. eta 6.mailakoek . Eskolako ikasle eta irakasle guztiak gonbidatuta zeudenez, salto gelan egin zuten espazio egokiena zelako. Azken 3 hilabetetan Estitxu Arozenarekin landutakoa plazaratu zuten.

Denok disfrutatu genuen antzezlana.

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3a, Euskararen Eguna da. Egun hau, euskara gure hizkuntza dela gogoratzeko, maitatzeko etb erabiltzen dugu. Garratzitsua da euskaraz solastea.

Eskolan abenduaren 2an ospatu genuen. Arratsaldean batzar bat eginez elkartu ginen. Lehendabizi euskararen inguruan solastu eta ondoren abesti bat abestu genuen. Abestia kantatu eta gero “photcall” bat egin genuen. Handienak desio batzuk idatzi zituzten, eta txikienek banderatxoak egin zituzten etxera eramateko. Akitzeko, kartelak banatu eta herrian zehar itsatsi genituen.

GORA EUSKARA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

IRTEERA

Urriaren 31 an irteera bat egin genuen Oronoz, Gartzain, Arraioz, Ziga eta Arizkungo ikasleok. Lehendabizi, Trapukarietara joan ginen. Bertan, film bat ikusi eta ondoren nola egiten duten lan ikusi genuen. Hortik gutxira Salting-era joan ginen, bazkaldu eta gero denak batera koltxonetetara sartu ginen. Egun polit bat izan zen.

JOATEA GOMENDATZEN DIZUEGU!!!!!

KORRIKA

Apirilaren 8an Korrika gure herritik pasatu zen. Korrika Euskal Herriko ohitura bat da. Oronozko eskolara Almandoz eta Zigako ikasleak etorri ziren gurekin korrika egitera eta gurekin bazkaltzera. 14:00 etan eskolatik atera ginen Askapera joateko. 14:11etan Korrika Askapetik pasa zen. Oronozko eta Almandozko eskoletako ikaleek bi kilometro egin zituzten.

Aitor eta Jonai lekukoarekin.
Ttikiak Korrikaren zain.

Korrikara joateko prest.
Korrikaren zain.