Asteartean Donostira joan ginen, autobusean Arizkun eta Arraiozko herrietakoekin joan ginen 3, 4, 5, eta 6. mailakoak. Lehenik matematikako jokoa egin genuen, geroxago animaliak nola ikusten duten ikusi genuen eta gauz gehiago ikusi genituen. Atsaldean, esperimentu batzuk ikusi genituen eta arrigarriak izan ziren.
Josefaren gelakoak Donostiko Aquariumera joan ziren.
Aurten, eskolan 31 ikasle gaude .Bost ikasle berri hasi dira: Lander, Elaia, Kiara, Andrea eta Maximo. Andrea, duela hiru aste Nikarauatik etorri zen. Ongi etorriak !
Hiru taldetan banatuta gaude: txikiak Josefarekin, ertainak Xabirekin eta haundiak Modestorekin. Gorputz Hezkuntzako irakaslea berria da Martin izena du.
Dagoeneko zazpi mirarien proiektua lantzen hasi gara eta baratza proiektua ere landuko dugu aurten.
Azkenik lehengo astean batzarra egin genuela aipatu nahi genuke.
Udan jangela bat egin dute gurasoen artean eta momentuz bederatzi ikasle joaten gara: Aimar, Uma, Elene, Kiara, Egoi, Xabat eta Maximo. Jangelako zaindaria Naiara da. Jangelako arauak batzarrean erabaki genituen eta momentuz arauak errespetatzen ari gara.
Xorroxin aste honetan etorri da . Asteartean Xabiren gelakoek irrati saioa egin zuten. Ostegun goizean txikiek egin zuten eta arratsaldeaan berriz, handien gelakoek. Oso polita atera zen !!!!!!!!!!!!
Lehengo ortzegunean, monitore batek, birtziklapenari buruz hitz egin zigun. Tanborra ere egin genuen. Material hau erabili genuen: errotuladore gastatu bat, lata bat eta puxika bat. . Maraka handi bat ere egin genuen, material honekin: plastikozko botila bat eta zilindro bat. Azkenik maraka txikiak egin genitun. Material honekin egin genuen: jogur pote garbiak, babarrunak, apantzeko gauzak eta kolorezko sokak. Azkenik batukada egin genuen; batukada musika antzekoa da. Arras ongi pasa genuennnn…
Astearte honetan TOPICera joan ginen, Tolosara. Behin hara ailegatuta ikuskizun bat ikusi genuen. Ondoren museoa bisitatu genuen eta arratsaldean tailerra egin genuen.
OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA
Batzarra urriaren 9an egin genuen Oronozko eskolan , salto gelan, eskolako arautegia osatuz. Aurtengo berrikuntza arautegi honek etxerako eta eskolaz kanpoko jarduerentzako ere balio duela da.
Urriaren 8a, igandea, Azpilkuetan urtero bezala Baztango herri eskolen beste ospatuko dugu. Goizean bi ibilbide egonen dira :handien ibilbidea eta ttikien ibilbidea. Bakoitzak bere bazkaria eramango du. Arratsaldean berriz , jokuak , puzgarriak eta dantzaldia izanen dira. Azkenik ,erran nahi dugu taloak egun guztian zuen ahoetara joateko prest egonen direla.
Ingurumenaren eguna zela eta Bertizeko langileek eskola guziari gonbidatu ziguten goizea pasatzera joateko. Han pista batzuk harrapatu behar genuen. Gero pergamino batean zeuden hitzekin esaldi bat egin eta globo bat eman ziguten. Agitz gustura egon ginen. Eskermile Bertiz!!.