Abenduak 21ean eskolan, azkeneko eguna denez, gauza bereziak eginen ditugu. Lehendabiziko, eskolara sartzekin gauzak prestatu eginen ditugu. Gero 5. eta 6. mailakoek dantza bat eginen dute. 12:30etan txistorrada izanen da. Gero Ane, Maider eta Joanesek akordeoia , Izarne eta Leyrek trikitixa, Txomin eta Mirenek tanborra joko dute eta bertze guztiek kantatu eta dantzatu eginen dute. Eguerdi arte izanen da festa eta gero, arratsaldean ez da eskolarik egonen.
Hilabetea: abendua 2012
ESKOLAN BRAKE DANCE
Azaroaren, 29an Oronozko Eskolan, Break dance dantzatzera “Team Rockers”eko bi kide etorri ziren, Jon eta Adri. Lehenengo, beraien burua aurkeztu zuten. Gero, pixka bat dantzatu zuten guk ikusteko. Geroago, Brake Dantzaren istorioa kontatu zuten. Brake Dance New Yorken sortu zen bertako bandek elkarrekin asko borrokatzen zirelako. Borrokatu ordez dantzatu egiten zuten hoberena nor zen jakiteko. Nafarroara askoz beranduago etorri zen Brake Dantza.
Hori eta gero, Brakearen pausuak erakutsi ziguten. Goitik behera pausoak egiten hasi ziren. Top Rock zutik egiten den pausuak dira. Foot works lurrean egiten diren pausoak dira. Freeze izoztua bezala geratzen zaren posturak dira, eta Power move akrobaziak dira.
Gero, galderak egin genituen eta arras ongi erantzun zuten. Hori eta gero, koreografia eta dueloa dantzatu zuten eta guk txaloka animatu genituen. Gero, 2. mailatik beiti gelara joan ziren eta bertze guziak Brake Dance tailerra egin zuten.
Tailerran pauso batzuk ikasi genituen. Lau pausotik hiru Top rock ziren (zutik egiten direnak) eta bat foot work pausoak zen (lurrean egiten dena). Koreografia ikasten oso ongi pasatu genuen. Akitzekin, 2. eta 3. mailakoak gelara joan ziren eta bertzeak elkarrizketa bat egin genuen. Gero, Xabiren gelakoek, oparia eman zieten eta asko poztu ziren. Eskola guzia ikusi zuten eta gure arbelean sinatu zuten.
Itsasne eta Leyre