Gaur apirilaren 15a, Maite Ustarrozen Urtebetetzea da. 8 urte betetzen ditu. Espero dugu Maitek egun ona izatea, gu ez garelako hemen egonen, Ilunberrin egonen gara, Ingeles kanpamentuan.
Kategoria: General
Lekarozera bisita
Martxoaren 20an, 6. mailakook Lekarozko institutua bisitatu genuen. Heldu den urtean han egonen garelako eta horrela pixka bat ezagutzeko. Lekarozko institutuko zuzendaria (Iñaki Beltran) orientatzailea (Mattari Plaza) eta ikasketa buruek (Gotzone Sanzberro eta Loles Iturzaeta) Lekarozko institutua erakutsi ziguten: Musikako gela, teknologiako gela, kafetegia, polideportiboa, sarrera, fotokopiagailu gela, zuzendaritza, bilera gela, gimnasioa… Lekarozko institutua izugarri handia da, imajinatu genuena baino handiagoa, pila bat gela daude. Lekarozeko institutua laberinto bat iruditzen zait niri, baina bertze batzuei sinplea iruditzen zaie. Heldu den urtean erabiliko ditugun gelak ikusi genituen. Aunitz jende sartzen zen gela batean, gure gelarekin konparatzen, eta maistra/maisuak arras sinpatikoak iduri dute.
Zorionak Uma
Emakumeen nazioarteko eguna
Emakumeen nazioarteko eguna, martxoaren 8an da. Pasatu zenari buruz bertsio aunitz daude, hemen bat: 1908an, New Yorken, fabrika batean lan egiten zuten 146 emakume protestatzen ari ziren soldata miserablea zutelako eta lan baldintza txarrak zituztelako. Protestatzen ari zirenez, fabrikako jabeak emakume horiek hil zituen fabrikako ateak isten eta inzendio bat sortzen. Horregatik ospatzen da egun hau, berdintasuna izateko.
Gaur egun berdintasun gehiago badago baina munduko herrialde batzuetan emakumeei tratu txarra ematen segitzen dute.
ENGLISH WEEK
Aurten Oronozko eskolako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak Ilunberrira joan behar dira ingeles kanpamendura, Baztango bertze herriekin, Irurita eta Arraioz izan ezik. Apirilak 15etik 19ra joanen gara. Hiru taldetan joan behar gara: Arizkun taldea, Erratzu taldea eta Almandoz taldea. Arizkun taldean Arizkun eta Oronoz gaude, Erratzun Erratzu eta Amaiur eta Almandoz taldean Almandoz, Ziga, Gartzain eta Azpilkueta daude. Arizkun taldearekin Tania etorriko da Erratzu taldearekin Naiara eta Almandoz taldearekin Itsaso.
Informazio gehiago nahi baduzue sartu:
http://inmersion.cnai.es/es/programas/english-week/informacion-general
Ipuinak
Hemen dituzue 4.mailakoek egin ditugun ipuinak
Egileak: Txomin,Miren,Unai eta Izarne
[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Faquarium%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=130131121732-2213b3d787d542deb3b1628b5acc2cc6 docname=ipuinak username=oronoz loadinginfotext=ipuina showhtmllink=true tag=ipuina width=420 height=297 unit=px]
Paper matxeko figurak
Gure eskolan, handien gelan, paper matxeko figurak egin genituen, paper matxerekin. Lehendabiziko paper matxe egiten hasi ginen eta material hau erabili genuen:
-
Ur beroa
-
Periodikoa
-
Ontzia
-
Kola zuria
-
Klariona
-
Ontzi txikiak
NOLA EGIN PAPER MATXE?
Lehendabiziko, periodikoa zati txikietan hautsi behar da. Ondoren, ura beroa ontzira bota. Gero, ontzira periodikoa bota. 2 edo 3 egun ontzian eduki eta gero, ontzi txikietan periodikozko bola bat bota eta xehatu egin beharra duzu, masa bihurtu arte. Periodiko guztia egin duzunean, ontziari ur guztia kendu eta dena multzo batean utzi. Masarekin koro bat bezala egin eta koroaren erdian, kola zuria bota. Ondoren klariona xehatu eta korora bota. Dena nahastu eta oratu prest dagoenean, erabili egiten ahalko duzu.
Nik munduko bola eta pertsona bat egin nuen eta material hau eta pauso hauek behar dira hori egiteko.
FIGURAREN MATERIALA
-
Globoa
-
Kola zuria
-
Periodikoa
-
Pintura zuria, berdea, urdina…
-
Alanbrea
-
Zinta itsaskorra
-
Paper matxe
NOLA EGIN FIGURA?
GORPUTZA:
Lehendabiziko, alanbrearekin eskeletoa egin behar da. Gero, burua egiteko periodiko bola bat egin behar da eta alanbrean lepoan sartu, hau zelorekin itsatsiko dugu. Panpinaren gorputza egiteko periodikoarekin tirak egin eta gorputz guztian zinta itsaskorrarekin pegatu behar da. Dena pegatu beharra da, ez da hutsunerik utzi behar. Dena ongi pegatuta dagoenean, pintura zuriarekin dena pintatu. Dena idortua dagoenean, paper matxerekin nahi duzuna egin. Nik titiak, begi bat, sudurra eta ilea egin diot. Kasu lurrera ez botatzea. Gauza hauek egiteko, lehendabiziko bola bat hartu, kola zurian sartu , nahi duzun forma eman eta gorputzean pegatu. Dena ongi dagoenean, sendo eta fuerte, pintatu egin beharra duzu, nik, berdea eta urdina pintatu nuen. Zuek nahi duzuen bezala pintatzen ahal duzue.
MUNDUA:
Lehendabiziko, globo bat hartu eta pixka bat haizatu. Ondoren, periodiko tirak egin eta kola zuriarekin globoan pegatu. Dena bete behar duzu, kontu emanez, ezin dira bultoak egon bertzela gaizki aterako da. Hainbertze kapa eman beharra dira. Bi edo hiru egun egon beharra da geldi eta gogorra eta idortuta dagoenean, paper matxerekin hasten ahal zara. Nik lurra egin nuen. Zuek nahi duzuena egiten ahal duzue. Kasu eman ez botatzea, bertzela gaizki aterako da. Sendo eta fuerte dagoenean pintatzen hasten ahal zara. Nahi duzun bezala pintatzen ahal duzu, nik berdea eta urdina pintatu nuen, mapa mundia bezala.
Horrela egin dut nik paper matxerekin figura hauek espero dut zuei ongi ateratzea. Hemen duzue nire paper matxeko figuren fotoak eta paper matxerena:
21EKO EGITARAUA
Abenduak 21ean eskolan, azkeneko eguna denez, gauza bereziak eginen ditugu. Lehendabiziko, eskolara sartzekin gauzak prestatu eginen ditugu. Gero 5. eta 6. mailakoek dantza bat eginen dute. 12:30etan txistorrada izanen da. Gero Ane, Maider eta Joanesek akordeoia , Izarne eta Leyrek trikitixa, Txomin eta Mirenek tanborra joko dute eta bertze guztiek kantatu eta dantzatu eginen dute. Eguerdi arte izanen da festa eta gero, arratsaldean ez da eskolarik egonen.
ESKOLAN BRAKE DANCE
Azaroaren, 29an Oronozko Eskolan, Break dance dantzatzera “Team Rockers”eko bi kide etorri ziren, Jon eta Adri. Lehenengo, beraien burua aurkeztu zuten. Gero, pixka bat dantzatu zuten guk ikusteko. Geroago, Brake Dantzaren istorioa kontatu zuten. Brake Dance New Yorken sortu zen bertako bandek elkarrekin asko borrokatzen zirelako. Borrokatu ordez dantzatu egiten zuten hoberena nor zen jakiteko. Nafarroara askoz beranduago etorri zen Brake Dantza.
Hori eta gero, Brakearen pausuak erakutsi ziguten. Goitik behera pausoak egiten hasi ziren. Top Rock zutik egiten den pausuak dira. Foot works lurrean egiten diren pausoak dira. Freeze izoztua bezala geratzen zaren posturak dira, eta Power move akrobaziak dira.
Gero, galderak egin genituen eta arras ongi erantzun zuten. Hori eta gero, koreografia eta dueloa dantzatu zuten eta guk txaloka animatu genituen. Gero, 2. mailatik beiti gelara joan ziren eta bertze guziak Brake Dance tailerra egin zuten.
Tailerran pauso batzuk ikasi genituen. Lau pausotik hiru Top rock ziren (zutik egiten direnak) eta bat foot work pausoak zen (lurrean egiten dena). Koreografia ikasten oso ongi pasatu genuen. Akitzekin, 2. eta 3. mailakoak gelara joan ziren eta bertzeak elkarrizketa bat egin genuen. Gero, Xabiren gelakoek, oparia eman zieten eta asko poztu ziren. Eskola guzia ikusi zuten eta gure arbelean sinatu zuten.
Itsasne eta Leyre