Xabierren urtebetetzea irailaren 6an izan zen eta pila bat opari hartu zituen.
Xabierrek 9 urte egin zituen eta bere familia eta lagunekin ospatu zuen.
Maiatzaren 26an , Elizondoko abesbatza ttikiak, kontzertu bat izan zuen, arratsaldeko 7etan. Kontzertua Erratzuko elizan izan zen.
7etan kontzertua hasi zen, jende pila bat zegoen ikusten, gazteak, zaharrak, haurrak eta familiakoak. Lehendabiziko kanta, Akai hanaizan zen, Japoniako kanta bat. Kokapena ez zen normalean erabiltzen zutena, kokapena U baten forma zuen eta elizatik banatuak zeuden. Ttikienak U-aren barruan lerro batean zeuden. Bertze kantak posizio normalean izan ziren (hiru lerrotan). Kantak honako hauek izan ziren: Un mosquito, Baztango herrietan, Io sonno, Do di li, Niska banja, Agure zaharra, Du wa, kolore kolore, Kwajeri, Tutira eta bi kanta, bakarlariekin. Olelen Maider, Izarne, Enara, Alazne eta Aizpeak kantatu zuten, bakarrik lehendabiziko estrofa eta Pluf tizenen, Maddi, Izaro eta Julene ziren bakarlariak.
Azkeneko kantak bi kanta juntatuak izan ziren,Sentzenina eta Siyahamba. Kanta arras espeziala izan zen, Sentzenina oso tristea delako eta Siyahamba berriz, oso alaia. Sentzenina, beltzek kantatzen zuten kanta bat zen, ezin zirelako eskolara joan, ezin zutelako zuriak egiten genuen gauza gehienak egin. Siyahamba kantan berriz, orain beltzek guk egiten ditugun gauzak egiten ahal dutela adierazten da.
Hemen duzu aurtengo kanpaldiaren egitaraua:
[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Fdark%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=130516083258-58de62271bdb4a04bfa94576a24cf8b3 docname=kanpaldia_egitarau.odo username=oronoz loadinginfotext=Kenpaldiaren%20egitaraua showhtmllink=true width=1200 height=450 unit=px]
[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Fcolor%2Flayout.xml backgroundcolor=61A900 showflipbtn=true documentid=130412111346-d66f4796e3ff44cf81ff1da720ab8bf5 docname=oronoz username=oronoz loadinginfotext=Eskubaloia showhtmllink=true tag=eskubaloia width=420 height=297 unit=px]