Nerea sortu zen 2011ko abuztuaren 21ean. Orain, 17 hilabete baditu baina atzerapen handia bazuelako 6 hilabete dituela iruditzen du. Baita ere 7. kromosoman arazo bat du eta ez dakite zer arazo den eta ez dakite egun batean jakingo duten. Haurdunaldia ongi joan zen 33. asteraino, jakin zutela ez zela handitzen gehiago orduan inbestigazioa hasi ziren. 39. astean erditzea behartu zioten. ¨Nerea 2,610kilokin sortu zen. Nola ez dakien irensten tripan zulo bat du eta hor bonba bat bezala du. Hortik, janaria sartzen diote. Ahotik jaten badu itotzen da baina ez da hiltzen eta morea, azula… jartzen da. Nereari laguntzen ari gara horretarako Oronozeko eskolara plastikozko tapoiak ekarri behar dira. Orduan faborez ekarri ahal dituzuen tapoi guztiak Nereari laguntzeko. Informazio gehiago nahi baduzue sar zaitezte www.ayudamosanerea.org
Korrika txikia
Aurten Oronozko eskolan, korrika ttikia egin behar dugu, korrika handia igandean pasatzen delako. Ortzirala, 15ean izanen da. Ibilbidea hau izanen da:
Eskolatik, frontoiko bidetik, suhiltzailetara, handien gelak lekukoa eramango du, Txomin eta Izarnek. Suhiltzaileetan Itsasne eta Mireneri pasatuko diote. Pierreseneraino joango dira, eta han, Modestoren gelakoak hartuko dute kilometroa, Asierrek. Handik elizara joango dira eta Xabiren gelari pasatuko diote, Uxue eta Aroari. Elizatik, plazara joango dira eta plazan, Josefaren gelakoei pasatuko diote, Maddi eta Alexeri pasatuko diote. Plazatik eskolara joango dira eta han akituko da korrika ttikia.
Maider eta Ane
Zorionak Uma
Aurtengo Korrika
Aurtengo Korrika Ondarroan hasi eta Baionan akituko da. Baztango maestroek Korrikan 2 km erosi dituzte. Kilometro bat Zubialdetik Askapeko kruzeraino eta beste kilometro bat Iruritatik Eugiko bideraino. Korrika Oronozetik martxoak 17an pasatuko da goizeko 8etan. Animatu etortzen!
Hau da Korrikako kanta!
Aurten, Korrika tokatzen da, badakizuen bezala 2 urtetan behin egiten da. Aurtengo kanta Esne Beltzak egin du. Bagoaz! Izena du. Hemen dago kantaren letra.
BAGOAZ!
Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri.
Bagoaz Korrika…
elkar entzunaz elkar ulertzera,
bagoaz Korrika…
Euskara eman eta elkar bizitzera.
Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru,
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiago maita dezakegu.
Bagoaz Korrika…
ikastera eta erakustera,
bagoaz Korrika…
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!
Maule, Donibane Garazi, Baiona,
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.
Herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea.
Bagoaz Korrika…
euskara elkarri ematera,
bagoaz Korrika…
Nahi baduzue informazio gehiago sar zaitez Korrikako web orrialdean: http://www.korrika.org
Basurdearen informazioa
[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Fgrass%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=130312120655-30a40e0aa33e40b8a6754ca7d24ee238 docname=basurdea username=oronoz loadinginfotext=Basurdea showhtmllink=true width=420 height=297 unit=px]
Emakumeen nazioarteko eguna
Emakumeen nazioarteko eguna, martxoaren 8an da. Pasatu zenari buruz bertsio aunitz daude, hemen bat: 1908an, New Yorken, fabrika batean lan egiten zuten 146 emakume protestatzen ari ziren soldata miserablea zutelako eta lan baldintza txarrak zituztelako. Protestatzen ari zirenez, fabrikako jabeak emakume horiek hil zituen fabrikako ateak isten eta inzendio bat sortzen. Horregatik ospatzen da egun hau, berdintasuna izateko.
Gaur egun berdintasun gehiago badago baina munduko herrialde batzuetan emakumeei tratu txarra ematen segitzen dute.
ENGLISH WEEK
Aurten Oronozko eskolako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak Ilunberrira joan behar dira ingeles kanpamendura, Baztango bertze herriekin, Irurita eta Arraioz izan ezik. Apirilak 15etik 19ra joanen gara. Hiru taldetan joan behar gara: Arizkun taldea, Erratzu taldea eta Almandoz taldea. Arizkun taldean Arizkun eta Oronoz gaude, Erratzun Erratzu eta Amaiur eta Almandoz taldean Almandoz, Ziga, Gartzain eta Azpilkueta daude. Arizkun taldearekin Tania etorriko da Erratzu taldearekin Naiara eta Almandoz taldearekin Itsaso.
Informazio gehiago nahi baduzue sartu:
http://inmersion.cnai.es/es/programas/english-week/informacion-general
Zorionak Beñat!
Olio bilketa
Eskolan olio bilketa eginen dugu. Ekograsek olio zaharra biltzen du eta ondoren, berziklatzen da. Olio hori biodieselendako izanen da. Oronozko eskolara orain ekograseko kontenedore bat ekarri digute, espero dugu denek olio zaharra eskolara ekartzea. Horrela ingurumena zaintzen dugu. Kontenedorea betetzekin ekograsekoek olioa bilduko dute. Baita ere, Pirritx eta Porrotxekoek kartelak eman dizkigute eta txikiendako pintatzeko marrazki batzuk oparitu dizkigute. Pirritx eta Porrotxeko ekograseko kontenedoreak Olibatxo izena du eta eskolako atarian paratu dute.
Ipuin Barregarriak
Hauek dira 5.mailakoak egin ditugun ipuinak. Ongi pasatu irakurtzen!
[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Fcartoon%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=130208152414-400efdee9b9d4ae3939bc71989c172d1 docname=ahoan_sartu_nahi_ez_zuen_biberona.od username=oronoz loadinginfotext=Ipuin%20barregarriak showhtmllink=true width=420 height=297 unit=px]